XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ash laborategitik bere gelara abiatu zen.
Kode sekretua erabiliz barrura sartu zen.
Ordenadore-pantailari begira geratu zen segundu pare batez.
Gero, bertara hurbildu eta kable bat atera zuen pantailaren atzealdetik; hori egin ondoren, beste kable bat atera zuen hormatik.
Ordenadoreak zeukan teklatuaren aurrean jesarri zen, poliki.
Horren ostean, garondora
Ilea eta azala arazorik gabe mugitu zitzaion gorantz.
Barruan kableak, txipak, konexioak eta metalezko tresneria
Ezkerreko kablea garondora eraman eta zulotxo batean entxufatu zuen. Hormakoa, eskuman zeukana, hori ere garondora eraman eta bertara entxufatu zuen.
Hor zegoen orain, kable biri lotuta.
Ordenadorea piztu eta teklatuan zifra eta izen batzuk idatzi zituen.
Handik gutxira, Ashen begiak zuri-zuri geratu ziren eta bere gorputz osoa estatua bat bezain geldi.
Pantailan, hala ere, mezu hau agertu zen:
Hemen nago ni, Ash, mila berrehun eta hogeita bigarren txostena